48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

5. poligonoko 964. lurzatiaren xehetasun azterlana
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko otsailaren 24ko osoko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 5. poligonoko 964. lurzatiaren xehetasun azterlana, Transportes Vicuña, S.A.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2016ko Otsailaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1602523