48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa xehakatua Udal Planean, UE 19.e.1 unitatean
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko UE 19.e.1 unitateko antolamendu determinazio xehakatuetako aldaketa, Enrique Jiménez Peralek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

HIRIGINTZAKO DETERMINAZIOAK ETA ARAUDIA ALDAKETAREN ONDOREN

Laburpen fitxa

Sailkapena: hiri lurzoru finkatugabea.

Kalifikazioa: bizitegia. Familia bakarrekoa, lurzatian.

Antolamendu arauak:

–Planoetan grafiatutakoaren arabera, kanpoko lerrokadura zehazten du lurzatiaren itxiturak.

–Eraikinaren altuera, planoetan grafiatutakoaren arabera, kasu honetan BS+2 gehienez ere.

–Hegalkinaren gehieneko altuera: 10,50 metro proposaturiko B + 2 edifikaziorako.

–Kanpoko lerrokadurak bat datozenean lerrokadura ofizial edo kanpokoekin, ez dira baimenduko atzeraemanguneak beheko solairuan ez goiko solairuetan, eta ez dira baimenduko fatxadara irekitako patioak.

–Grafiatutako eraikinen hondoak ez dira nahitaezkoak baizik eta gehienekoak.

–Eraikinak ez du ezinbestez lurzatiaren aurrealde osoa hartu behar. Gehienez ere lurzatiaren aurrealde osoa har daitekeela ezarri da.

Aprobetxamendu arauak.

–U.E.-19.e1 unitatearen azalera = 463 m².

–Irabazizko aprobetxamendua definitzen dute grafiatutako gehieneko lerrokadurek eta eraikinaren altuerak.

Kudeaketa arauak.

–Exekuzio unitatea banaka egingo da.

–Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa.

–Urbanizazio proiektu bakar bat tramitatuko da unitate bakoitzerako edo bestela urbanizazio lanak definituko dira Eraikuntza proiektuan.

Iragarkiaren kodea: L1602509