48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Akats zuzenketa, Allin ibarreko Udal plan orokorraren araudian

Allingo Udalak, 2016ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“4. Akats zuzenketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 18. artikuluan.

Aurrekariak: Udal Planaren behin-behineko onespenerako dokumentuan sartu zen, Artabiako Kontzejuak eskatuta eta alegazioaren bidez, udal sareko euri uren isurketa errotaren ubidera egiten dela bermatzeko sistema orokor bat ezartzea.

Dokumetua behin-behinean onetsi ondoren, ubidearen jabeek eskatu zuten entzunaldia emateko eta alegazio bat aurkeztu zuten, determinazio hori ezabatzeko eskatuz.

Udalak beste irtenbide batzuk zeudela egiaztatu ondoren, alegazio hori onartu zen, eta dokumentutik aipatu sistema orokorra ezabatu zen.

Sistema orokor horretarako ezarritako baldintzak ezabatu egin ziren Planaren dokumentazio idatzian eta grafikoan, baina, akats baten ondorioz, ez zen hala egin araudiaren 18. artikuluan, non 6. eta 7. puntuetan hura aipatzen den eta harentzat zenbait baldintza ezartzen diren.

Ondorioz, jabeek eskaturik, 18. artikuluaren akatsak zuzentzeko dokumentua prestatu da eta 6. eta 7. puntuak ezabatu, horietan aipatzen baita Artabiako euri uren isurketa sistema orokorrera.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 105. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, orobat, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Kontuan hartuz egindako akatsa “materiala” dela, zuzenean eta agerian ikusteko modukoa baita ez duela arauaren zentzua aldatzen, bozkatu zen, eta udalkideek aho batez hartu zuten ondoko erabakia.

ERABAKI DA:

Lehena.–Allingo Udal Planeko hirigintzako araudiaren 18. artikuluaren 6. eta 7. puntuak ezabatzea, akats material bat dela ulertzen baita, Udal Planaren dokumentazio idatzian eta grafikoan ezabatu baitzen eta, aldiz, ez baitzen ezabatu araudian.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta departamentuari jakinaraztea, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.”

Amillaon, 2016ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1602463