48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Faktura elektronikoa

Allingo Udalak, 2016ko otsailaren 24ko osoko bilkuran erabaki zuen, besteak beste, faktura elektronikoa egiteko eta bidaltzeko betebeharretik salbuestea Udalaren izenean 5.000 eurorainoko fakturak ematen dituzten hornitzaileak, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritako gainerako baldintza eta salbuespenekin.

Amillaon, 2016ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1602458