1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
87/2016 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Itziar Iñarrea Olivan andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Itziar Iñarrea Olivan andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko burua kargutik kentzea.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko otsailaren 22an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1602228