1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
14/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru izendatzen da bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Euskarabidea–Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 11.q) artikuluak ezartzen du Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzari dagokiola Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari proposatzea bulegoburuak bitarte baterako izendatzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1602405