4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 331/2015 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 331/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Ribercargas 2012 SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2016ko apirilaren 11ko 11:10ean Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan eginen den judiziora ager daitezen, eta, bidezko bada, 2016ko apirilaren 11ko 11:15ean adiskidetze-ekitaldira eta judiziora egitera 101. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2016ko otsailaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1602206