4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 901/2015 familia-prozedura. Zitazio zedula
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, Mauro Emilio Barias Sánchezi, zitazioa egiten zaio, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko 2016ko apirilaren 12an, 14:00etan, 001. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu, abokatuarekin eta prokuradorearekin. Halaber, ohartarazten zaio indarrik gabe gelditu dela martxoaren 22ko agerraldia.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.
Iragarkiaren kodea: J1602299