3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea jendaurrean
Espedientea: V/31/00903.
Eskatzailea: Transbidasoa, S.A.
Isurketa:
–Izena: ibilgailuak gasolioz hornitzea.
–Herria: Luberrondo.
–Udal mugapea: Lesaka.
–Probintzia: Nafarroa.
–Ibaia/Arroa: Bidasoa/Bidasoa.
Baimena eskatu da Transbidasoa SAren “ibilgailuak gasolioz hornitzeko” jardueraren industriako hondakin urak isurtzeko. Gehieneko bolumena urtean: 488 m³.
Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:
–Hidrokarburoen bereizgailua, 7.000 l-ko bolumenarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.
Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, Donostia).
Donostian, 2016ko otsailaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1602029