3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-A-184
Juan María Velaz Ramírezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ibilgua: Txubindoa ibaia.
Hargunearen udalerria: Obanos (Nafarroa).
Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (598.440, 4.725.896) 30. zona.
Erabilera: ureztatzea.
Aprobetxamenduaren tokia: 1. poligonoko 473. lurzatia, Obanosko udal mugapean (Nafarroa).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,0062.
Gehieneko bolumena urtean: 64 m³.
Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da Txibindoba ibaitik, ezkerraldetik, motoponpa baten bidez, 4 l/s-tik beherako uneko emariarekin, gehienez ere. Motoponpak mahuka batetik bultzatuko du ura ureztatu beharreko eremura, inolako lanik egin beharrik gabe. 5,33 m³-ko barneko erregulazioa izanen da. Ura baratzak ureztatzeko erabiliko da, 0,015 hektarea, zehazki.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko otsailaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1602240