44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-A-44

Ebroko Ur Konfederazioak 2016ko otsailaren 9an emandako ebazpenaren bidez, Ligia Glaria Erlanzi eta Antonio Bueno Escuési ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Eska ibaiaren (9012310) ibilgutik hartzeko, Burgin (Nafarroa) maiatzetik irailera bitarte, biak barne. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila edo abuztua) 0,004 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria 1 l/s-koa. Ura 0,0124 hektarea ureztatzeko erabiliko da aipatu udal mugapeko 16. poligonoko 287. eta 291. lurzatietan, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1602233