3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-A-102
Construcciones Mariezcurrena SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Ibilguak: Arakil, Arga, Erro, Mediano, Robo eta Ultzama ibaiak eta Morea erreka.
Hargunearen udalerriak: Ultzama, Burutain-Anue, Zizur Txikia, Ezkabarte, Girgillao, Gares, Oltza Zendea eta Urrotz (Nafarroa).
1. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 606.964; Y: 4.757.614.
2. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 613.688; Y: 4.753.711.
3. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 612.256; Y: 4.744.849.
4. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 626.524; Y: 4.737.230.
5. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 608.138; Y: 4.737.265.
6. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 602.281; Y: 4.740.961.
7. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 594.930; Y: 4.730.145.
8. hargunea: ETRS89; UTM-30; X: 597.512; Y: 4.725.156.
Xedea: beste aprobetxamendu batzuk. Hodiak eta bideak garbitzea.
Lanen xedea da ura hartzea toki horietan, 108 l/s-ko uneko emaria duen ponpa baten bidez, traktore baten indarrarekin lotuta (biltontzi-kamioia). Urtean 1.500 m³ ur aterako dira, eta hodiak eta bideak garbitzeko erabiliko dira, “Iruñeko Zainketa Zentroko Errepideen Zainketa Integralerako kontratuan” sartutako eremuan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1601986