44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-1023

Uztarrozeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Uztarrozeko Udala.

Xedea: Uztarrozeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Uztarroze ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Uztarroze (Nafarroa).

Hondakinen bolumena, gehienez ere, 60.000 m³-koa izanen da urtean; imhoff tankean, betegarri plastikoa duen 137 m³-ko iragazki biologikoan eta bigarren mailako dekantazioan tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601860