3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-391
Grupo Cetya SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Grupo Cetya SA.
Xedea: Urrotzen, hormigoia egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Erro ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Urrotz (Nafarroa).
Kutsaturik egon daitezkeen euri uren bolumena 300 m³-koa da urtean, gehienez ere; 36 m³-ko hormigoi armatuzko biltegi batean tratatuko dira. Hondakin ur sanitarioak 4,5 m³-ko hobi septikoan tratatuko dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko otsailaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1601817