44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-652

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Tiebasko EUTEko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabeko erreka (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

EUTEko prozesuen hondakin uren bolumena 24.000 m³-koa da urtean; urak garbiketaren urak berreskuratzeko biltontzi batean arazten dira. Ur sanitarioen bolumena 40 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601816