3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-933
Valtierrako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Valtierrako Udala.
Xedea: Valtierrako “Planasa” industrialdeko hondakin urak isurtzeko baimena.
Isurketa eginen den udal mugapea: Valtierra (Nafarroa).
Industrialdeko hondakin uren bolumena 12.000 m³-koa da urtean, eta honela tratatuko da: emaria erregulatzeko balbula, hobi septikoa eta tratamendu estentsiboa, hezegune bidezkoa, iragazketarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1601587