44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-A-231

José Javier Apezteguia Egozcuek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Ultzama ibaia.

Hargunearen udalerria: Iraizotz-Ultzama (Nafarroa).

Hargunearen alderdia: Karapide.

Hargunearen koordenatuak: UTM ETRS89 (607.813, 4.761.084) 30. zona.

Aprobetxamenduaren tokia: 12. poligonoko 33. lurzatia, Ultzamako udal mugapean (Nafarroa).

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 14 m³.

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,001 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Ultzama ibaitik, eskuinaldetik, motoponpa baten bidez, 2 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 2,2 m³-ko zisterna mugikor bateraino bultzatuko du ura. Zisterna ureztatu beharreko tokira eramanen da. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, 0,05 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1601569