2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Ediktua. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea
María Visitación Lanz Zubeldiak 16-00062 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Olaztiko Udalak 2015eko uztailaren 30eko osoko bilkuran berraztertzeko errekurtsoa ezesteko hartutako erabakiaren aurka. Berraztertzeko errekurtso hori aurkeztu zen herrilurren aprobetxamenduaren esleipena behin betiko onesteko Osoko Bilkurak 2015eko maiatzaren 21ean hartutako erabakiaren aurka.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Olaztin, 2016ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Gurutze Rodríguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1602482