44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Administrari-ofizialaren izendapena

Jose Ignacio Erro Lacunzak, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko otsailaren 24an honako ebazpen hau eman du:

EBAZPENA:

Ikusirik Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdiko epaimahaiak egin due izendapen proposamena.

Deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz eta aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz

EBATZI DUT:

1. Uxue Cilveti Zazpe izendatzea C mailako administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko, aurkeztu den izangai bakarra izanik oposizio-lehiaketaren probak gainditu dituelako.

2. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honen berri ematea Uxue Cilveti Zazperi, langileriaren kudeaketarako zerbitzu teknikoei eta hurrengo biltzen den osoko bilkurari.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2016ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1602298