44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Belarren errentamendua

Markalaingo Kontzejuak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, herri larre guztiak eta hermendia errentan emateko, zortzi urteko eperako, udal bulegoetan diren baldintzei jarraikiz.

Proposamenak Txulapaingo Udalean aurkeztuko dira, 2016ko apirilaren 2ko 12:00ak baino lehen. Legez ezarritako denboran eta moduan aurkeztutako proposamenak 2016ko apirilaren 2an irekiko dira, 12:00etan.

Markalainen, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Reyes Aldaz Larrainzar.

Iragarkiaren kodea: L1602499