44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa xehakatua, Gesalazko 1. poligonoko katastroko 30, 32, 72 eta 3166. lurzatietan (U.E.4.6 eta S.L.4.2).
Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen aldaketa xehakatua Gesalazko 1. poligonoko katastroko 30, 32, 72 eta 3166. lurzatietan, U.E.4.6 unitatean eta S.L.4.2 sisteman:

Hona egin diren aldaketak:

–Indarra duen araudian aurreikusten diren bi etxebizitzak egiteko aukera kentzea. Baimentzen den aprobetxamendu bakarra aldameneko lurzatietako eraikinak handitzekoa izanen da.

–Ezartzea lursail-handitzeetan eraikitzeko aurreikusten diren gehieneko lerrokadura berriak, unitatearen ipar mugaren zati batean dauden 5-9,5 metro sakoneko zerrenden arabera, eta lursailak aldameneko finketatik banantzeko eta haiekin elkartzeko baldintzak.

–Lursailen banantzea soilik gauzatuko da aldameneko lurzatietako batekin dagokion elkartzea egiten denean, baimendutako gehieneko aprobetxamenduaren zati proportzionala barne. Orokorrean, lurzatiak gutxienez 400 m²-ko azalera izanen duela mantentzen da.

–Grafikoki mugatzen da SL-4.2 sistemako 135 m²-ren azalera eta kokapena. UE-4.6 exekuzio unitatean sartu dira; hortaz, gainerako 74 m²-ak UE-4.3 unitatekoak izanen dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gesalatzen, 2015eko azaroaren 23an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1602290