2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Fiteroko Udalak, 2016ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratuta, interesdunek 15 eguneko epean azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.
Fiteron, 2016ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1602293