44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 24an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko b) idatz-zatiak dioenez, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia osatuko dute, besteak beste, Nafarroan dauden maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoetako irakasleen hiru ordezkarik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko irakasleen Langileria Batzordean ordezkari gehien duten hiru sindikatuek izendatuak.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2015eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako maila ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari izendatu zuen José Miguel Gastón Aguas jauna, STEE-EILAS sindikatuak aldez aurretik aukeratuta.

2016ko otsailaren 9an, STEE-EILAS sindikatuak Eskola Kontseiluari jakinarazi zion José Miguel Gastón Aguas jaunaren ordez Amaia Zubieta Garciandia andrea aukeratu zutela Eskola Kontseiluko kide berri.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Amaia Zubieta Garciandia andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, Nafarroako maila ez unibertsitarioetako ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, STEE-EILAS sindikatuak hala aukeratuta José Miguel Gastón Aguas jaunaren ordez, 2015eko urriaren 28an eratutako Kontseiluari geratzen zaion agintaldia bukatu bitarte.

2. Erabaki hau José Miguel Gastón Aguas jaunari, Amaia Zubieta Garciandia andreari eta STEE-EILAS sindikatuari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1602406