1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunaren lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdiaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 863/2015 Ebazpenaren bitartez, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunaren lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen (2015eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa).
José Joaquín Medrano Artola jaunak eta José Ramón García de Andoin Istúriz jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute ariketaren behin betiko emaitzak onesteko epaimahaiak 2015eko azaroaren 5ean hartutako erabakiaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2016ko otsailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1602282