44. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

231/2016 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, José Antonio Sueiro Tejada jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Posta Eginkizunetarako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1165/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi zen eta, horren ondorioz, José Antonio Sueiro Tejada jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Posta Eginkizunetarako Bulegoko buru izendatu zen sei urterako.

Aipatu den ebazpenaren xedapen zatiko 1. puntuak ezartzen du izendatuak burutzan aritzeari utziko diola, besteak beste, karguari berariaz uko egiten badio. Halakoetan, ez du burutza erreserbatzeko eskubiderik izanen eta hari dagozkion ordainsariak galduko ditu, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.4 artikuluko c) letran.

2016ko urtarrilaren 27an Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian sartu den idazki baten bidez, Sueiro Tejada jaunak uko egin dio burutzari, eta siloko buru lanpostura itzultzeko eskaera egin du.

Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Sueiro Tejada jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Posta Eginkizunetarako Bulego burua, kargutik kentzea. 2016ko otsailaren 14a izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Sueiro Tejada jauna siloko buru lanpostura itzuli beharko da 2016ko otsailaren 15ean, hain zuzen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 5515. lanpostura.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko otsailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1602170