1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8/2016 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Sergio Osés Amézqueta jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 24ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Sergio Osés Amézqueta jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Zerga Ogasunari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko otsailaren 24n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1602387