1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
37/2016 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Gaita espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Irurtzungo Udalaren Musika Eskolak eman dezakeen irakaskuntza gisa.
Ikusirik Aitor Larraza Carrera jaunak, Irurtzungo alkate-udalburuak, Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan Gaita espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.
Ikusirik, eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Gaita espezialitatea inskribatzea Irurtzungo Udalaren Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008645) ematen dituen irakasgaien atalean. Baimenak 2015eko abenduaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.
2. Eskola horrek egun horretatik aurrera inskribaturik dituen irakaskuntzak hauek dira: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, eta instrumentu-praktikaren arloan, espezialitate hauek: akordeoia, bateria, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, trikitixa eta txistua.
3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.
4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aurretik errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7. Ebazpen hau honako hauei igorriko zaie: Irurtzungo Udaleko alkate-udalburuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2016ko otsailaren 4an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: F1601433