4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Ediktua. 522/2014 prozedura
Tuteran, 2015eko ekainaren 9an.
Edurne Miranda Ortiz de Latierro andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostasun gabeko dibortzioaren 522/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da.
61/2015 epaia.
Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás.
Barruti judiziala: Tutera.
Eguna: 2015eko ekainaren 5a.
Alderdi demandatzailea: Fátima Salhi andrea.
Prokuradorea: Fernando Laseca Arellano jauna.
Abokatua: Fernando Corral jauna.
Alderdi demandatua: Driss Sahtout jauna.
Auzi-ihesean.
Judizioaren gaia: adostasun gabeko dibortzioa.
Xedapen zatia:
Driss Sahtout eta Fátima Salhi senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Marokoko Kode Zibilean aurreikusitako ex lege ondorioekin. Ezkontza bidezko lotura deseginen da epaia irmo bihurtzen denetik.
Ez da kostuetarako kondenarik ezartzen.
Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.
Ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da.
Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomás jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.
Epaile magistratua.
Eta Driss Sahtout jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2015eko ekainaren 9an.–Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1601581