40. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 724/2015 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 724/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Capital Norte SLri, Capital Euskadi SLri, Capital Pamplona SLri, Capital Iruña SLri, Naprosuper SLri, Hernansuper SLri, Pamplona Planeamiento SLri, Supernavarra de Desarrollos SLri, Guipuzcoa de Planeamiento SLri, Sema Planing SLri eta Nasuper SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten dut 2016ko maiatzaren 13ko 12:15ean judiziora ager daitezen. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko otsailaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1601804