1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
25/2016 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, 2016-2017 ikasturterako.
0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko buruak, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin, ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du; 2016-2017 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onestea du xede ebazpen honek, baliagarriak izan daitezen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 15. artikuluan arlo horri buruz ezarritakoa garatzeko. Foru dekretu horrek (uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuak aldatua) haur hezkuntzako lehen zikloa arautzen du Nafarroako Foru Komunitatean, eta lehen zikloa ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu, baita hezkuntza edukiak ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean egutegia eta ordutegia prestatzeko ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horiek bete beharko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeek 2016-2017 ikasturtean.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko otsailaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.
ERANSKINA
Haur Hezkuntzako lehen zikloko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak
Egutegia eta ordutegia irizpide pedagogikoei jarraikiz zehaztuko dira. Profesionalen lehentasunek nahiz interesek inolaz ere ez dute oztopatuko azaldutako irizpideen aplikazioa.
1. Egutegia prestatzeko irizpide orokorrak.
1.1. Ikastetxe publikoak.
1.1.1. Ikastetxeko egutegirako proposamen zehatza eta librea, hurrengo baldintzak beteko dituena, egiten ahalko dute entitate titularrek:
–Ikastetxea soilik 208 egunez irekiko da. Horietako lau egun zereginak antolatzen emanen dituzte hezkuntzako langileek; aldiz, garbiketa orokorreko lanetan, zerbitzuetako langileek. Gainerako 204 egunak haurrez arduratzeko izanen dira.
–Ikastetxea irekita egoteko aurreko lerroaldean aipatzen diren egunak 10,6 hilabeteko edo 318 egun jarraituko erreferentzialdi baten barruan egonen dira, hilabeteak 30 egun naturalekoak izanik.
–Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: urtarrilak 1 eta 6, martxoak 24, 25 eta 28, uztailak 25, abuztuak 15, urriak 12, azaroak 1, abenduak 3, 6, 8 eta 26 eta udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.
1.1.2. Proposamena 3.1. atalean ezarritako epean aurkezten ez duten ikastetxeei ofizioz esleituko zaie oinarrizko egutegi hau:
–Oro har, ikasturtea irailaren 1ean hasi eta uztailaren 17an bukatuko da.
–Ikastetxea soilik 208 egunez irekiko da. Lehen biak eta azken biak zereginak antolatzen emanen dituzte hezkuntzako langileek; aldiz, garbiketa orokorreko lanetan, zerbitzuetako langileek. Gainerako 204 egunak haurrez arduratzeko izanen dira.
–Eguberrietako oporrak abenduaren 27tik urtarrilaren 3ra arte izanen dira, biak barne.
–Aste Santuko oporrak apirilaren 13tik 21era arte izanen dira, biak barne.
–Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: urriak 12, azaroak 1, abenduak 6 eta 8, abenduak 26, urtarrilak 6, maiatzak 1 eta udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.
1.2. Ikastetxe pribatuak.
1.2.1. Ikastetxeko egutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:
–Haurrez zuzenean arduratzeko egunak gutxienez 175 izanen dira.
–Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean ezarritakoak izanen dira jaiegunak: urriak 12, azaroak 1, abenduak 6, 8 eta 26, urtarrilak 6, martxoak 19, apirilak 13, 14 eta 17, maiatzak 1, uztailak 25, abuztuak 15 eta udalak herriko santu zaindariaren egun finkatzen duena.
1.3. Ikastetxe publiko eta pribatuentzako egutegiko aldaketak.
Ikastetxeko egutegia Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialean gertatzen ahal diren aldaketetara moldatu beharko da.
2. Irizpide orokorrak, ikastetxe publiko eta pribatuen ordutegia prestatzeko.
2.1. Ikastetxeko ordutegiak honako baldintzak bete beharko ditu:
–Ikastetxea zabalik egonen da astelehenetik ostiralera bitarte, biak barne.
–Entitate titularrak ezarriko du ikastetxea irekitzeko eta ixteko ordutegia, baita sartzeko eta ateratzeko ordu tarteak ere, kontuan hartuta familien beharrak, hezkuntzako langileen ordutegia antolatu eta malgutzeko aukerak, taldeen funtzionamendu egonkorra eta horretarako araudian ezarritako ratioa.
–Sartzeko eta ateratzeko ezarritako ordu tarteetatik kanpo ez da baimenik izanen ikastetxean sartzeko, arrazoi justifikatuekin izan ezik.
–Eguneko lanaldia antolatzeko ardatza izanen da haurren jateko, garbitzeko eta lo egiteko erritmoa.
2.2. Ikasturte hasieran haurren egokitzapen aldirako plangintza egin beharko da eta, besteak beste, honakoak hartuko dira kontuan: harrera errazteko berariazko jarduerak diseinatzea, banakako beharrak kontuan hartzea, familiakoen parte-hartzea eta laguntza eta ikastetxearen ordutegien eta antolaketaren malgutasuna. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi beharko du egokitzapen epe horren plangintza, eta ikastetxearen proposamen pedagogikoan sartuko da. Familiek plangintzaren berri izan beharko dute ikasturtea hasi aurretik.
2.3. Gainera, ikastetxe publikoetan:
–Haurrak zein ikastalditan (osoa, murriztua, erdia) dauden matrikulatuta ikasturte guztian, haren araberako ordutegia beteko du ikastetxeak.
–Haurrez zuzenean arduratzeko ez den denbora, lanaldia osatu arte, familiekin izaten diren bilerak egiteko, materialak prestatzeko eta proposamenak, koordinazio-lanak eta prestakuntza-jarduerak egiteko erabiliko dute ikastetxeetako hezkuntzako langileek.
3. Tramitazioa.
Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:
3.1. Ikastetxeko entitate titularrak egutegia eta ordutegia igorriko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura 2016ko ekainaren 2a baino lehen, unitateek zer-nolako lanaldia duten (osoa, murriztua, erdia) zehaztuta.
3.2. Egutegiak eta ordutegiak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri beharko dira: sie/hiz@navarra.es eta horrek, haiek aztertu ondoren, onetsi edo ukatuko ditu. Onetsitzat joko dira 2016ko ekainaren 30erako jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetakoak. Horietakoren batek proposamena igortzen ez badu ezarritako epearen barrenean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio.
3.3. Ikastetxe sortu berriek, ikasturtea 2016ko irailaren 1etik aurrera hasten badute, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri beharko dituzte egutegia eta ordutegia, ikastetxea ireki baino bi hilabete lehenago, beren unitateen lanaldia (osoa, murriztua, erdia) zehaztuta. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, haiek aztertu ondoren, egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, eta ikastetxeei jakinaraziko die hilabeteko epean. Ikastetxeetako egutegi eta ordutegiak onetsitzat joko dira ez badute jakinarazpenik jasotzen hilabeteko epean.
3.4. Egutegia eta ordutegia onetsirik, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko Zuzendaritzaren erantzukizuna izanen da haiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarena egutegien ezarpena gainbegiratu eta kontrolatzea.
3.5. Egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai, eta ez dira inoiz aldatuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimenik gabe, entitate titularrak hala eskatuta.
Iragarkiaren kodea: F1601950