4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 8588/2014 falta-judizioa
Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, Harry Manuel Quintero Estrada alderdi izanik, eta onartu den apelazio-errekurtsoa jarri dela emandako epaiaren aurka; eta ediktu honen bidez jakinarazten da errekurtsoa formalizatzeko idazkia epaitegiaren esku dagoela, ongi baderitzo, alegazio idazkia aurkez dezan 10 eguneko epean; bertan, froga-eginbideak egin daitezela eskatzen ahalko du: batetik, lehenbiziko auzialdian proposatu ez zituen proposamenei buruzkoak, bere ustez bidegabe ezetsi zitzaizkiolako, baldin eta bere garaian zegokien protesta aurkeztu bazuen; bestetik, onartu bai baina hari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik egin ez zirenei buruzkoak. Idazkietan, jakinarazpenetarako helbide bat adierazi beharko da.
Eta Harry Manuel Quintero Estradari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko martxoaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua.
Iragarkiaren kodea: J1602618