40. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

740/2015-D prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaileak hauxe esan du Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean: Deklaratzen dut gauza epaitua dagoela demandaren uziari dagokionez, eta, horrenbestez, jarduketa hauek largestea eta artxibatzea erabaki dut. Sagrario de la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak jarri zuen demanda Aleksandar Asenov Kehayoven izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dauden Francisco Javier Soria Martínezen jaso gabeko jarauntsiaren eta jaraunsle ezagunen aurka.

Apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.

Eta Francisco Javier Soria Martínezen jaso gabeko jarauntsiaren eta jaraunsle ezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko otsailaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1601590