2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Datu pertsonaleko fitxategiak
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.
Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Tafallako Udaleko fitxategiak dira Alkatetzaren dekretu honen eranskinekoak.
Bigarrena.–Alkatetzaren dekretuaren I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.
Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretu honen eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.
Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Borzgarrena.–Alkatetzaren dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Seigarrena.–Alkatetzaren dekretu hau Aholkularitza Juridikora igortzea eta horren berri ematea Udalbatzari, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.
Tafallan, 2016ko otsailaren 19an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
I. ERANSKINA
Fitxategi sortu berriak
GAZTIGU, KEXA ETA IRADOKIZUNEN (GKI) FITXATEGIA |
Deskribapena | Herritarren gaztiguak, kexak eta iradokizunak jasotzeko fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi informatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Herritarren gaztiguak, kexak eta iradokizunak jasotzea |
Ukituak | Udalean kexak, gaztiguak edo iradokizunak aurkezten dituzten interesdunak |
Datuak nola biltzen diren | Egoitza elektronikoa, telefono deia eta 012 telefono zenbakia erabilita |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Informatikoa |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili Toki entitatearen udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
Helbidea |
Telefonoa |
OSOKO BILKURETAKO GRABAZIOEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Udalaren osoko bilkuretan egindako grabazioen fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 88. artikuluan xedatutakoa betetzea, osoko bilkuren publikotasuna xedatzen baitu. Aukera ematea herritarrek osoko bilkuretan egiten den jarduera politikoaren berri izan dezaten |
Ukituak | Udalbatzako kideak |
Datuak nola biltzen diren | Osoko bilkuretara joatea |
Bilketan erabilitako euskarria | Irudi eta ahotsen grabazioak |
Datuen komunikazioa | Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 69. artikulua eta hurrengoak: “osoko bilkuren publikotasuna” |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Unitate arduradunak | Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili Toki entitatearen udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Irudia/ahotsa |
ARAUBIDE BEREZIKO ETXEBIZITZEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Errentamenduko araubide berezia duten etxebizitzen kudeaketa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Udalaren jabetzakoak izanik, araubide berezian errentan emandako etxebizitzen esleipena, kudeaketa, kontrola eta kobrantza |
Ukituak | Etxebizitzetako maizterrak |
Datuak nola biltzen diren | Etxebizitzak esleitzeko kontratua |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Agirien fotokopia |
Datuen komunikazioa | Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak | Ez da aurreikusi |
Unitate arduradunak | Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili Toki entitatearen udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Bankuko datuak |
SARREREN SALMENTAREN FITXATEGIA |
Deskribapena | Sarreren salmentaren fitxategia |
Tratamendu sistema | Automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Sarreren on line salmenta erraztea, Udalak antolatzen dituen ikuskizunetara joateko |
Ukituak | Sarreren on line salmenta erabiltzen duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanik |
Bilketan erabilitako euskarria | Inprimaki elektronikoa |
Datuen komunikazioa | Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak | Ez dira aurreikusi |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili Toki entitatearen udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NAN/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa |
Iragarkiaren kodea: L1602125