40. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2016ko ekitaldiko zerga-tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2015eko abenduaren 9ko bilkuran, 2016ko zerga-tasa, tasa eta prezioak onetsi zituen.

Jendaurreko erregelamenduzko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko dira 2016rako zerga-tasak, prezio publikoak, tarifak eta tasa fiskalak, eta osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 262.2. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza fiskalek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

KARGA-TASAK ZERGETARAKO

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • –Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutieneko zenbatekoak hauek direla:
  • Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro/metro karratu eraikia.
  • Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
  • –Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutienez ere 50,00 euro likidatzeko.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

1. 0tik 5 urte bitarte: %15.

2. 5etik 10 urtera bitarte: %12.

3. 10etik 15 urtera bitarte: %10.

4. 15 urtetik goiti: %8.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hirilurreko ondasunen gainekoa: %0,26.

2.–Landalurreko ondasunen gainekoa: %0,73.

TASAK HILERRIAN ZERBITZU EGITEAGATIK

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOA LANEGUNETAN

ZENBATEKOA LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN

Ehorzketa, lurrean/panteoian

345,00

430,00

Gorpuzkiak ateratzea

300,00

365,00

Ehorzketa, horma-hilobian, 20 urtez

200,00

210,00

20 urteko horma-hilobiak beste 20 urterako luzatzea

200,00

200,00

20 urteko panteoiak edo baimentzen den aldiro.

Beste 20 urterako luzatzea

600,00

600,00

Hobariak: Eloko herritar guztiek izanen dute hobari bat lurrean, panteoian edo horma-hilobian ehorzteko edo gorpuzkinak hobitik ateratzeko tasengatik, baldin eta hala eskatzen badute eta erroldan urtebeteko antzinatasuna badute gutxienez.

Honela aplikatuko zaie tasa hobaria jasotzeko eskubidea duten erroldatuei:

–Ehorzketa, lurrean/panteoian (lanegunean): 270 euro.

–Ehorzketa, lurrean/panteoian (jaiegunean): 280 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea (lanegunean): 170 euro.

–Gorpuzkiak ateratzea (jaiegunean): 180 euro.

Atzeraeragineko ondorioak dituela aplikatuko da hobaria, Hilerriei buruzko ordenantzak indarra hartu zuenetik aurrera.

EZKONTZA ZIBILA EGITEKO TASAK

Ezkontza bakoitza: 60 euro.

IDAZKARITZAKO AGIRIAK LUZATZEKO TARIFAK

Indarrean diren agirien ziurtagiriak: 1,20 euro.

Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,00 euro.

Fotokopiak, alde bakarretik:

–DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,10 euro.

–DIN A4, kolorezkoa: 0,50 euro.

–DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,15 euro.

–DIN A3, kolorezkoa: 0,75 euro.

Konpultsak, orrialde edo orri bakoitzeko: 0,30 euro.

Arma txartelen tramitazioa: 0,60 euro.

Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 3 euro.

Faxa eta zehaztu gabeak: 0,30 euro.

Agiriak euskarri digitalean ematea: 2 euro.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro.

I.2. Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

–Egunean: euro 1. (2 hilabeteko salbuespen aldia izanen da edukiontzietarako eta urtebetekoa, berriz, aldamio, hesitura eta abarretarako).

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,50 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.250,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

–Aldamioak: 40,00 euro.

–Hesiak: 40,00 euro.

–Bestelako aprobetxamenduak: 40,00 euro.

TASAK, LIZENTZIAK, ORO HAR, ETA BEREZIKI HIRIGINTZAKOAK EMATEKO

1.–Lizentziaren gutxieneko tasa: 10 euro.

2.–Kanpoko txostenak eta hirigintzako kontsulta txostendunak behar dituzten lizentzien espedienteak: 100 euro txosten bakoitzeko.

3.–Egunkarietan iragartzea behar duten lizentzien espedienteak: 300 euro iragarki bakoitzeko.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratzea behar duten espedienteak: 10 euro iragarki bakoitzeko.

5.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuen lizentzien gaineko espedienteengatik: 240 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 584 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

6.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduerak irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 360 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

7.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen 4, 4B eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentziengatik: 600 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatzen duen txosten bakoitzeko, eta 492 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

8.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabearen lizentzien gaineko espedienteengatik: 146 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

9.–Tasak, 4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzien gaineko espedienteengatik: 213 euro, Gestión Ambiental de Navarrak luzatutako txosten bakoitzeko, eta 300 euro, teknikariak txostena prestatzeko egiten duen ikustaldi bakoitzeko.

Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.

Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, arabera berean goitituko da tasa.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria enpresek udal mugapearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Aplikatuko den tasa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarriak izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

UDAL IGERILEKUEN ABONDAMENDUAREN TASAK UDALDIRAKO

ADINA

ERROLDATUAK*

ERROLDATU GABEAK

0 - 3 urte

0 euro

20 euro

4 - 6 urte

0 euro

40 euro

7 - 12 urte

29 euro

60 euro

13 - 25 urte

44 euro

80 euro

26 - 64 urte

64 euro

101 euro

65 urte eta 65 urtetik gora

29 euro

40 euro

Minusbaliotasuna dutenak

%65etik gorako minusbaliotasuna

25,75 euro

Araubide orokorra

Erroldatuak aintzatestea: sei hilabeteko antzinatasuna beharko da, non eskatzaileak ez duen frogatzen Elon aurretik ezin izan dela bizi salerosketaren eskritura edo kontratu bat aurkeztuz.

Hobariak familia ugariarengatik: %10 merkeago, izena emandakoa familia ugari bateko kidea bada eta hala frogatzen badu.

Txartela bikoiztearen prezioa hura galtzeagatik: 3 euro.

SALMENTA IBILTARIAREN TASAK

Elon, salmenta ibiltarian aritzeko, Udalaren aurretiazko baimena beharko da, interesdunari horretan aritzeko gaitasuna emanen diona. Interesdunak urteko tasa bat ordaindu beharra du.

Urteko kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da udal mugapean salmenta ibiltarian aritzen diren eta udalerrian erroldatuta ez dauden pertsona fisikoen edo enpresen jarduera ekonomikoen zergaren arabera.

%20ko tasa aplikatuko da jarduera ekonomikoen zergaren kuotaren gainean.

Tasa hori aplikatzetik salbuetsita daude Eloko udalerrian erroldatuta egoteaz gain jarduera ekonomikoen zerga osoa bertan ordaintzen dutenak.

Elon, 2016ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1601906