2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntzen deialdia. Akats zuzenketa
“Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntzen deialdia” iragarkiaren argitalpenean akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da. 2016ko otsailaren 23ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Honako hau dioen tokian:
Hirugarrena.–Eskatzaileen baldintzak.
–Ikasketa akaberako proiektu edo lanetan 2016ko abenduaren 1erako matrikulaturik egotea.
Honela behar du:
Hirugarrena.–Eskatzaileen baldintzak.
–Ikasketa akaberako proiektu edo lanetan 2015eko abenduaren 1erako matrikulaturik egotea.
Eskaerak aurkezteko epea zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina hilabetekoa izango da.
Baztanen, 2016ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1602280