40. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Katastroko hirilurreko eta landalurreko balorazio txostenaren berrikuspena. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Lehena.–Katastroko hirilurreko eta landalurreko balorazio txostenaren berrikuspena hasiera batez onestea.

Bigarrena.–Udalaren lau ordezkari izendatzea Aiegiko Udalaren eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren arteko batzorde mistoan aritzeko. Izendatu dira kide hauek:

–Raúl Echarri Jiménez: alkateordea.

–Leonardo Camaces Murillo: zinegotzia.

–Iosu Okariz Ormaetxea: zinegotzia.

–Francisco Javier Puerta Ezcurra: zinegotzia.

Ordezkoa: Juan María Yanci López.

Hirugarrena.–Jendaurrean paratzea hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udalaren iragarki-oholean argitaratuta.

Laugarrena.–Aiegiko alkatearen esku uztea balorazio txostena tramitatzeko egin behar diren kudeaketak.

Borzgarrena: Aurreko erabakien berri ematea Nafarroako Gobernuaren Lur-ondasunen Zerbitzuari.

Aiegin, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1602162