2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa Udal Planeko UE-10 unitateko
Konpentsazio Batzordearen Estatutuetan. Onespena
Aiegiko Udalak, 2016ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Onestea aldaketa 1. eranskinean (Exekuzio unitatearen jabeen eta azaleren zerrenda) Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161 eta 76. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Konpentsazio Batzordearen Estatutuen 1. eranskinean egin aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, interesdunek hogei eguneko epean egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten.
3.–Hortaz, UE-10 exekuzio unitatetik kanpo gelditu behar dute ondoan zerrendatzen diren Aiegiko Udal katastroko lurzatiak:
–1. poligonoko 370. lurzatia.
–1. poligonoko 371. lurzatia.
–2. poligonoko 362. lurzatia.
–2. poligonoko 364. lurzatia.
–SG-2 sistema orokorraren barnean gelditzen den 2. poligonoko 365. lurzatiaren puska.
–SG-1 sistema orokorra.
4.–Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 unitateko Konpentsazio Batzordeak Konpentsazio Batzordearen Estatutuen 1. eranskinean aldaketak egin beharko ditu, eta berriz ere kalkulatu jabe bakoitzaren lurzoru ekarpenaren portzentajea, ondoren aldaketak jendaurrean jartzeko, beharrezkoa bada.
Aiegin, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1602160