2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa Aiegiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan,
AR-4 banaketa eremuari dagokionez. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2016ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Aiegiko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan, AR-4 banaketa eremua bi exekuzio unitatetan banatzeko eta beste antolamendu xehakatu bat ezartzeko UE-4.1 exekuzio unitatean, Aiegiko Udal katastroaren 131, 133, 434 eta 1290. lurzatietan. Javier Martínez Aguinagak sustaturik eta Myriam Lander Andueza arkitektoak prestaturik dago; hori guztia Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71, 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa denez gero.
2.–Udal Planean onetsi den aldaketa puntuala jendaurrean egonen da hilabetez, Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.
Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.
3.–Aiegiko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan aldaketa puntual hau behin betiko onesteko agirian, hura prestatzen duenak sartu behar ditu Miguel Ángel Casado Larrasoain udal arkitektoak 2016ko otsailaren 16ko txostenean azaldutako zuzenketak eta justifikazioak.
Aiegin, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1602153