40. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa Aiegiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan,
1. poligonoko 1551.etik 1554.era bitarteko hiri lurzatien esparruan Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Aiegiko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan, Aiegiko Udal katastroaren 1. poligonoko 1551, 1552, 1553 eta 1554. titulartasun publikoko hiri lurzatien esparruan. Aiegiko Udalak sustaturik eta Ignacio Azcárate Seminario Udaleko arkitektoak prestaturik dago; hori guztia Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71, 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa denez gero.

2.–Udal Planean onetsi den aldaketa puntuala jendaurrean egonen da hilabetez, Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.

Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Aiegin, 2016ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1602152