1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Epatzea, administrazioarekiko 66/2016 auzi-errekurtsoan.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, agintzen da espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari igor dakiola eta interesdunak epatu daitezela 66/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. AFAPNA sindikatuak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 12an emandako 400/2016 Ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura onetsi ziren.
Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 116. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko maisu-maistren lanpostuak betetzeko deialdian parte hartuko duten guztiei deitzen zaie aipatutako epaitegian ager daitezen iragarkia argitaratu eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak otsailaren 12an emandako 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1602353