4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2015 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendariak emana, zuzendaritza horretako Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua aldi baterako ordezteko izendapena egiten duena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17.1. artikuluan ezarrita dago administrazioko organoetako titularrak kanpoan edo eri daudenean edo karguak hutsik daudenean zilegi izanen dela beste pertsona batek aldi baterako ordeztea, haiek izendatzeko eskumena duen organoak izendaturik. Ordezkorik izendatzen ez bada, kasuko administrazio organoa menpean duen administrazio organo hurrenak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain haren eskumenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak zer organoren menpe dauden, hark izanen du ordezkoak izendatzeko eskumena, horri buruzko berariazko araudirik ez badago, betiere kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.

Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira haren aldi baterako ordezkoak, hurrenkera honi jarraikiz:

1.–Raquel Lavín Aramburu andrea: Itunen Ataleko burua.

2.–María Soledad Aranguren Balerdi andrea: mediku ikuskatzailea.

3.–Laura Terreros Blanco andrea: mediku ikuskatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 4an.–Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendaria, Manuel Carpintero Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1516351