1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2911/2015 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdia ebatzi eta 5 izangai izendatzen dituena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2484/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko komisarioen 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak oposizio-lehiaketa bidez promozionatuz betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2014ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an.
Martxoaren 16ko 571/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 13an), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Eta maiatzaren 11n emandako 1092/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 20an), behin betiko zerrenda onetsi zen.
Azkenean, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren azaroaren 27ko 127/2015 Ebazpenaren bidez, erreferentziako ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira, izangai guztiek hori gainditu dutela
Aurrekoa kontuan hartuta, baita deialdiaren 12. oinarrian xedatua ere, oposizio-lehiaketan lortutako guztizko puntuazioaren arabera lanpostuak aukeratu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisario lanposturako honako hauek izendatzea: Torcuato Muñoz Serrano jauna, Miguel Ángel Escudero Calvo jauna, Ángel Fernández Goñi jauna, Jesús María Solabre Goñi jauna eta José Antonio Gurrea Martínez jauna.
2. Lanpostuak esleitzea, zerrenda honetan ageri den moduan:
Torcuato Muñoz Serrano jaunari, 5194 lanpostua, Ikuskapen Orokorreko Arloari atxikia, Iruñean aritzeko.
Miguel Ángel Escudero jaunari, 5195 lanpostua, Ikuskapen Orokorreko Arloari atxikia, Iruñean aritzeko.
Ángel Fernández Goñi jaunari, 5616 lanpostua, Ikuskapen Orokorreko Arloari atxikia, Iruñean aritzeko.
Jesús María Solabre Goñi jaunari, 5617 lanpostua, Ikuskapen Orokorreko Arloari atxikia, Iruñean aritzeko.
José Antonio Gurrea Martínez jaunari, 5618 lanpostua, Ikuskapen Orokorreko Arloari atxikia, Iruñean aritzeko.
Izendatuek izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
3. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, azken hauei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.
4. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2015eko abenduaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1517272