4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

340/2015 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan 340/2015 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko 267/2014 prozeduraren ondoriozkoa, eta 2015eko abenduaren 10ean autoa eman dela. Prozedura lan-harremanen gaineko erreklamazio bat dela-eta abiarazi zen.

Eta ebazpena Jennifer Seneca Hiraldo Hiraldori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Isabel Torres Guitián.

Iragarkiaren kodea: J1517168