4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2015eko azaroaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehikuntza baten espedientea; transferentzia hori, berrogeita bederatzi mila eurokoa, aurrekontuan langileen gastuen zenbait kontu-sailen artean egiteko da, 2015ean izandako zenbait handitzeri eta Mairagako Mankomunitateko langileen 2015eko abenduko aparteko ordainsariaren zenbatekoaren %26,23ri aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2015eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da aurrekontuko kontu-sailen arabera laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak:

1. Gastuetako aurrekontua handitzea: 1 121 12001, 1.500 euro.

2. Gastuetako aurrekontua handitzea: 1 441 12001, 1.000 euro.

3. Gastuetako aurrekontua handitzea: 1 441 13001, 3.000 euro.

4. Gastuetako aurrekontua handitzea: 1 661 12001, 800 euro.

5. Gastuetako aurrekontua handitzea: 2 121 12001, 800 euro.

6. Gastuetako aurrekontua handitzea: 2 442 12001, 8.600 euro.

7. Gastuetako aurrekontua handitzea: 2 442 13101, 33.000 euro.

8. Gastuetako aurrekontua handitzea: 2 661 12001, 300 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 49.000 euro.

Tafallan, 2015eko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1517148