4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak,
kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, gazteriaren,
berdintasunaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateentzat, 2016ko ekitaldian

DEIALDIAREN XEDEA

Lehenbizikoa.–Deialdi honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2016an Tebas-Muru Artederretako udal mugapean egiten diren kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, gazteriaren, berdintasunaren eta landa garapenaren arloetako ekintzak eta jarduerak babesteko.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

Bigarrena.–Honako jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: udal mugapean eta eskatzen den urtearen barrenean egiten direnak, udalerrian jarraipenez, edo udalerriko herritarrak zuzeneko onuradunak izanik, salbu beren helburuagatik edo inguruabarrengatik ezin direnak herriaren barnean egin. Betiere, honako arloetakoak izanen dira:

–Kultura.

–Hezkuntza.

–Kirolak.

–Gazteria.

–Berdintasuna eta landa garapena.

Hirugarrena.–Ez dute diru-laguntzarik jasoko:

a) Lokalak egokitzea edo eraikinetan egiten den bertze edozein obra.

b) Entitate eskatzailearen funtzionamenduaren ondoriozko gastuak (alokairua, telefonoa, argia, langileen nominak etab.).

c) Ondasun higigarriak eta higiezinak erostea.

d) Tebas-Muru Artederretako Udaleko biztanle guztiek, interesa baldin badute ere, sarbiderik ez duten jarduerak (betiere, jarduera guztiek duten plaza kopuru mugatuarekin).

ESKATZAILEAK

Laugarrena.–Diru-laguntza jasoko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betetzen dituzten entitateek:

1. Entitateak, elkarteak edo pertsona fisikoak, modu partikularrean, izatea, edo pertsona fisikoak, inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari gisa, noizean behinkako ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, eta ekintzak Tebas-Muru Artederretako udalerrian egitea.

2. Tebas-Muru Artederretako Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, diru-laguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren beste edozein arloren diru-laguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.

ESKAERAK NON ETA NOIZ AURKEZTU

Bosgarrena.–30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea. Noiz: hilabete baino lehen, aurkezteko epea bukatzen denetik.

Eskaerak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 8:00-14:00 ordutegian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bulegoren batean.

ESKAERAK ETA DOKUMENTAZIOA

Seigarrena.–Eskatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute:

a) Jarduera bakoitzeko eskabide bana, entitateko buruak edo behar bezala egiaztatutako eskuordetza duenak sinatua. Diru-laguntza zer programa edo jardueratarako eskatzen den adieraziko da. Erantsitako ereduari segituko dio eskabideak (1. eranskina).

b) Egin beharreko eta diru-laguntza eskaeraren xede den jardueraren/programaren aurrekontu osoa, xehakatua, erantsitako ereduaren arabera (2. eranskina).

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, betea (3. eranskina).

d) Tebas-Muru Artederretako Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanik ez duten elkarteen edo patronatuen kasuan, estatutuen ale bat aurkeztu beharko da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, entitate interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzenketa egin dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.

Eskatutako agiriez gain, entitateak edo elkarteak nahi dituen agiri guztiak aurkezten ahalko ditu, bere proiektuaren berri emateko.

FINANTZAKETA

2016. urteko aurrekontuan hartarako gaitzen den kontu-sailaren kargura emanen dira diru-laguntzak.

Kontu-sail hori ez da handituko, eta kontu-saileko zenbatekoa proportzionalki banatuko da aurkeztutako eskaeren artean, baldin eta eskaerak aurreikusitako zenbatekoa baino gehiago badira.

Tebas-Muru Artederretako Udalak gehienez ere 1.200 euroko diru-laguntza emanen dio, denera, irabazi asmorik gabeko entitate bakoitzari.

DIRU-LAGUNTZAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Zazpigarrena.–Diru-laguntzak ematerako, honako irizpide orokor hauek izanen dira:

a) Jardueraren interes orokorra Tebas-Muru Artederretako Udalarendako.

b) Biztanleriaren partaidetza aktiboa programa hauetan, eta jardueren eragina gizartean.

c) Prestakuntza edo hezkuntza alderdiei mesede egitea, herritarren bizi kalitatea hobetzea baldin bada ondorioa.

d) Proiektua zer esparrutan garatuko den, horrexen baldintzetara egokitzea gizartearen, kulturaren eta abarren aldetik.

e) Jarduerak Tebas-Muru Artederretako herritarren eskura izatea eta iritzi publikoa sentsibilizatzen laguntzea.

f) Boluntarioek parte hartzea proiektua edo jarduera gauzatzen.

g) Gisako jardueren urritasuna.

h) Oinarrizko kirola eta kultura sustatzea.

i) Diru-laguntza gabe nekez gauza litezkeen interes orokorreko jarduerei laguntza ematea.

j) Proiektuan ingurumenaren, gizartearen edo genero berdintasunaren ikuspegia txertatzea.

k) Eskatzailearen gaitasun teknikoa nahiz antolaketarako eta kudeaketarako gaitasuna.

Zortzigarrena.–Behin eskaerak azterturik, Osoko Bilkurak ebatziko du eta diru-laguntza onartuko, biltzen diren inguruabarrak azterturik, kasu bakoitzean zenbateraino eta zer ehunekotan laguntzen ahal den zenbatetsi ondoan.

HELBURUA

Bederatzigarrena.–Ematen diren laguntzak proposatu den jarduera edo programarako erabili beharko dira.

Diru-laguntza emanda dagoenean, ez da onartuko bertze deusetarako erabiltzea.

Deialdi honetako betebehar eta zehaztapenak ez betetzeak diru-laguntza galtzea ekar dezake.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK

Hamargarrena.–Diru-laguntzaren onuradunek honako eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza zer jarduera, proiektu eta programatarako ematen den, horiek finantzatzeko erabiltzea.

b) Udalak eskatzen duen gisan frogatzea diru-laguntzaren xedea bete dela.

c) Interesdunaren beraren sinbolo eta anagramen publizitatea bakarrik egin dezakete interesdunek, bai propagandan bai jardueretan, eta Udalarenak ere agertu beharko dituzte, eta Udala laguntzaile dela adierazi.

d) Udalak beretako gordeko du diruz laguntzen dituen jardueren publizitatea egiteko ahalmena, jardueraren laguntzailea dela adierazita.

e) Diru-laguntzak Udalaren aurrekontuaren kargura jasotzeko baldintza izanen da onuradunek beren zerga betebeharrak eta, horrelakoak badituzte, Gizarte Segurantzari dagozkionak beterik izatea.

f) Jasotako diru-laguntzak itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada ez direla erabili laguntza lortu zuten jarduera, programa edo proiektuetarako; edo ez badira betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

g) Kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapen jarduketak onartzea, eta eskatzen zaien informazio guztia ematea eginkizun horiek betetzeko.

JUSTIFIKAZIOA ETA KOBRANTZA

Hamaikagarrena.–Diru-laguntzaren onuradunek diru-laguntzaren xedea den jarduera egin behar dute, eta 2017/1/31 baino lehen honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalean:

a) Egindako jardueraren memoria zehatza.

b) Entitatearen idazkariak luzatutako frogagiria, gordekin gisa aurkezten diren fakturak organo eskudunak onetsi dituela ziurtatzen duena.

c) Diru-laguntza zer jarduera, proiektu edo programarengatik eman zen, hura gauzatzearen ondoriozko fakturak.

d) Entitateko idazkariak luzatutako ziurtagiria, jarduera horrek ekarritako diru-sarrerak frogatzen dituena.

e) Jarduerak sorrarazitako agiri inprimatu guztien ale bana.

Hamabigarrena.–Aitzineko artikuluan aipatu fakturek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jatorrizkoak izatea, edo idazkariak konpultsatutako fotokopiak.

b) Diru-laguntza eman den urteko data izatea, eta ekintza puntuala bada, ekintza horren egunekoa izatea.

c) Jasotzailearen NANa edo lizentzia fiskalaren zenbakia edukitzea.

d) Etxe hornitzailearen zigilua eta izenpea edukitzea.

e) Eskabidea egitean aurkeztutako aurrekontuarekin bat etortzea.

Hamahirugarrena.–Deialdi honetan zehaztuta ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari jarraikiko zaio.

Tebasen, 2015eko azaroaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

1. ERANSKINA

Datu orokorrak

(Diru-laguntzaren xede den jarduera bakoitzeko, bete orri bat).

Jardueraren izenburua

1. Sektorea:

Kultur ondarea

Liburua eta irakurketa

Arte plastikoak

Kultura eta zientzia

Kultura eta elkartasuna

Arte eszenikoak

Musika

Argazkigintza

Ikusizko arteak

Literatura

Arkitektura

Teknologia berriak

Kultur paisaiak

Kultura eta natura

Bertzelakoak

2. Alderdi orokorrak:

2.1. Jardueraren edukiak:

2.2. Jardueraren xedeak:

2.3. Zer publikorentzat den jarduera:

3. Emaitzak:

Adierazi zer emaitza lortu nahi dituzun, proposatutako jarduerarekin loturik (epe motz, ertain eta luzean), eta espero den parte-hartzea:

4. Datak, ordutegiak eta tokia:

5. Bertzelakoak:

5.1. Azken bi urteetan hartutako diru-laguntzak (zenbatekoa, erakundea eta helburua):

5.2. Bertzelakoak. Egoki iruditzen zaizun dokumentazioa erants dezakezu:

2. ERANSKINA

Fitxa ekonomikoa
(gastuen eta sarreren aurreikuspena)

(Diru-laguntzaren xede den jarduera bakoitzeko, bete fitxa ekonomiko bat).

GASTUAK

EUROAK

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

6.–

7.–

8.–

9.–

10.–

11.–

12.–

Bertze batzuk (zehaztu)

Bertze batzuk (zehaztu)

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK

EUROAK

1.–

2.–

3.–

4.–

5.–

Laguntza materiala baldin bada, zehaztu, eta adierazi zein den gauzatan duen balioa

6.–

7.–

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

ESKATUTAKO DIRU KOPURUA

EUROAK

III. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

ESKATZAILEA

Izen-deiturak (edo sozietatearen izena)

IFZ/IFK

Helbidea

Zenbakia

Telefonoa

Posta kodea

Herria

Probintzia

BANKUKO KONTUA

Kontuaren titularra

(Bat egin behar du eskatzailearen izen-deiturekin edo sozietatearen izenarekin)

Kontuaren zenbakia

BANKUKO ZIURTAGIRIA

Izena: .....................................................................................................................

(Izena eta bi deitura)

eta Izena: ...............................................................................................................,

(Izena eta bi deitura)

Banketxe honetako ahaldunek: ..............................................................................

ZIURTATZEN DUTE: kontu bat irekia dagoela arestiko “bankuko kontua” atalean aipaturiko datuekin, eta jasorik geldi dadin ziurtagiri hau luzatzen dute

.............................(e)an, ................................. (e)an

(Tokia) (eguna)

(Ziurtagiri honek ahaldunen sinadurak eta banketxearen zigilua izanen ditu).

Iragarkiaren kodea: L1517380