2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRASOAÑA
Aldaketa Pilotalekua arautzen duen udal ordenantzan
Hasierako onespena
Larrasoañako Kontzejuak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Pilotalekua arautzen duen udal ordenantza aldatzea. Hona hemen:
Kudeatzeko modua. Kontzejuak kudeatuko du pilotalekua zuzenean, bere langileen bitartez.
Ordutegia. Ordenantza honi loturik egonen da urte osoan garbiketa egiteko, baina gainerako arauetarako, udal aterpetxea zabalik dagoen epean soilik.
Erabiltzeko ordutegia: 08:30 - 20:30.
Erabileraren kudeaketa:
Sarrera librea, erreserbaren kasuan izan ezik, lehentasuna izanen baitute erreserba egin ez dutenen gainean.
Erreserbak: Erroldatuek zein ez erroldatuek egin ditzakete.
Erreserba egiteko modua: Udal aterpetxera joatea edo 626 718 417 telefonora deituta.
Erreserbak egiteko ordutegia: 12:30 - 20:30.
Subjektuak: 16 urtetik gorakoak (erroldatuek lehentasuna izanen dute)
Erabilera arauak:
–Edozeinek erabil dezake, baina erreserba egiten duenak izanen du lehentasuna. Erreserba egin ez duen batek okupatzen badu pilotalekua erreserba egin duena ailegatzen denean, hura okupatzen duenak alde eginen du segituan, eta erreserba egin duenari utziko dio tokia.
–Erreserbetan erroldatuek izanen dute lehentasuna.
–Ordenantza honetan ezarritako guztia bete beharko da.
–Urtearen gainerakoa: pilotalekua zabalik egonen da, eta bizilagun guztiek doakoa izanen dute hura erabiltzea.
–Garbi eduki beharko da, eta garbiketaren kostua ordainarazi dakioke hura okupatu eta garbitu ez duenari.
Erreserba bat egiteko modua
NANa aurkeztu beharko da, eta agiri hori berme gisa utzi beharko da jokoan aritzen den bitartean. Erreserbaren ordua bukatutakoan, beste erreserba bat egin daiteke (lehentasuna erroldatuta daudenentzat), edo bestela, NANa berreskuratu, giltza itzuli eta prezioa ordaindu ondoren.
Prezioak:
1.–Erroldatuak: Doako sarrera.
2.–Erroldatu gabeak: 10 euro orduko.
Dutxak: 2 euro.
Argia: 4 euro orduko, pilotaleku erdia, eta 8 euro orduko, pilotaleku osoa, erroldatuentzat zein erroldatu gabeentzat.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larrasoañan, 2015eko azaroaren 1ean.–Alkate udalburua, Argiloa Mangado González.
Iragarkiaren kodea: L1517008