4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2016ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2015eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontrako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da.

Funesen, 2015eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1517143