2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Jarduera sailkatua
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: El Raso de las Margaritas SL. Jarduera: behi azienda gizentzea. Tokia, katastroko lurzati hauetan:3. poligonoa, 32. lurzatia.
Cadreitan, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1517174