1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
45/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Amaya Prado Fernández jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
2015eko abenduaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Agindua, egun horretan berean indarra hartu zuena. Foru agindu horren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoak garatu ziren, bulego mailan.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,
AGINDU DUT:
1. Amaya Prado Fernández jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren azaroaren 23ko 38/2015 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik aurrerako ondorioekin. Foru agindu horren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoak garatu ziren, bulego mailan.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko abenduaren 22an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1517323