4. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Idazkariaren lanpostua administrazio araubidean
eta aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarriak

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Arbizuko Udaleko idazkariaren lanpostua aldi baterako betetzea da, oposizio-lehiaketa bidez, entitate horretan beharrezkoak diren idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginbehar publikoak betetzeko.

Hautapen prozesu hau gainditzen duten izangaiekin lan-poltsa sortuko da, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz, eta indarrean izanen da 5 urtez edo beste deialdi bat egin bitartean.

1.2. Hautapen probak 7. oinarrian ezarritakoak izanen dira, eta lehiaketaldia ere baloratuko da, baldintza hauen 9. oinarrian aurreikusi bezala.

1.3. Hautapen prozesu honen kontratazioak urtebete iraunen du, hasiera batean, luzagarria izanen da eta, kasua bada, lanpostuan ordezkapenak egiten diren bitartean iraunen du. Edonola ere, kontratua bukatuko da lanpostua behin betiko betetzen denean edo amortizatzen denean, unean-unean aplikatzekoa den araudi indardunari jarraituz.

Bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Nolanahi ere, kontratuaren indarraldian, bi alderdiak ados jartzeaz gain, badira kontratua amaitzeko beste arrazoi batzuk, hala nola pertsona kontratudunak hori erabakitzea, hamabost egun lehenago abisaturik, edo administrazio kontratugilearen erabaki arrazoitua, baldin eta frogatzen bada, kontratudunari entzunda eta Udalaren Osoko Bilkurak adostasun txostena emanda, gerora sortutako arrazoiak tarteko, gaitasun edo egokitzapen falta dagoela, behar adinako errendimendua ez izatea eraginda, eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duena.

Orobat, kontratua amaitzeko zergatia izanen da Nafarroako Administrazio Publikoetako langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 8. artikuluan aipatuetariko edozein.

1.4. Lanaldia administrazio dei-egileak ezartzen duena izanen da, eta ordutegia, betiere, zerbitzuaren beharren araberakoa, eta noiznahi administrazio dei-egileak aldatzen ahalko du.

1.5. Lanpostuak A mailari dagokion oinarrizko lansaria izanen du, Ordainsarien behin-behineko erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta onesten diren osagarriak, administrazio dei-egilearen plantilla organikoan ezarritakoak.

1.6. Kontratatutako langilearen eginkizunak idazkaritza lanpostuari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legean ezartzen baitira, bai eta “Askalats Arbizu SL” udal enpresaren eta Arbizuko Udalaren gainerako bulego eta zerbitzuen antolaketari eta zuzendaritzari dagozkienak, baldin eta lan horiek ez bazaizkio gerentzia eginkizunak betetzen dituen A mailako beste langile bati agindu.

2. oinarria. Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

Lanpostu horretarako lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

A) 16 urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina ez gainditzea. Horretaz gain, Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude.

B) Hauetako ikasketa tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat:

–Zuzenbideko lizentzia.

–Politika eta Administrazio Zientzietako lizentzia edo Soziologiako lizentzia edo Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentzia.

C) Karguan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

D) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

E) Euskaraz jakitea, C-1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria aurkeztuz egiaztatua, edo eskatutako hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. oinarria. Eskabideak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Arbizuko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (kale Nagusia, 7, Arbizu) 09:30etik 14:30ak bitarte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 15 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideen edukia deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaio.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten, eta horren berri emanen zaio entitate honi 948461021 fax-zenbakira mezu bat igorriz.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen direla adierazten duen agiriarena. Alegatutako merezimenduak ere aurkeztu beharko dituzte.

Minusbaliotasuna duten izangaiek honako hau erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari: minusbaliatu egoera frogatzeko agiria, organo eskudunak luzatua, eta osasun ziurtagiria, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko ohiko lana egitea eragotziko dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.

Izangai horiek ariketak egiteko epeak eta moduak egokitzeko eskatu ahal izanen dute, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, beste orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna daukaten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

4. oinarria. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Arbizuko Udalaren iragarki oholean eta webgunean (http://www.arbizu.eus).

Bost egun balioduneko epean, iragarkia Arbizuko Udalaren iragarki oholean eta webgunean (http://www.arbizu.eus) argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzendu ahal izanen dituzte.

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia, eta, kasua bada, euskara probak egitekoak ere bai.

5. oinarria. Behin betiko zerrendak.

Aurreko oinarrian aipatu epea bukatu eta aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Arbizuko Udalaren iragarki oholean eta webgunean (http://www.arbizu.eus) jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Halaber, kasua bada, euskara probak egiteko eguna eta tokia iragarriko dira.

6. oinarria. Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiko burua: M.ª Carmen Marañon Chasco, Arbizuko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Francisco Javier Razquin Flores, Arbizuko Udaleko zinegotzia.

–Lehen mahaikidea: Angel María Lag Amirola, Arbizuko Udaleko idazkaria.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: Silvia Gonzalo Etxarri, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.

–Bigarren mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko ordezkaria.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko ordezkaria.

–Hirugarren mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatu beharreko ordezkaria.

Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatu beharreko ordezkaria.

–Laugarren mahaikidea: María Barkos Berruezo, Lakuntzako Udaleko idazkaria.

Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Cristina Uribarrena Fernandez, Ergoienako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaiko kide batek eginen du idazkari lana, behar diren aktak eginen ditu eta horietako bakoitza sinatu beharko dute mahaikide guztiek.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa izan gabe. Halaber, epaimahaiko buruak eta idazkari lanak beteko dituen kideak bertan egon beharko dute, eraketa baliozkoa izan dadin.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

6.5. Epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

6.6. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta epaimahaiko buruari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.7. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

7. oinarria. Proben nondik norakoa.

Oposizioaldia hasi baino lehen euskara proba eginen dute deialdi honen 2.E oinarrian eskatutako ezagutza agirien bidez egiaztatu ez eta proba egiteko nahia adierazten dutenek. Proba horretan idatzizko bi ariketa eginen dira eta ahozko bat, eta horiekin zehaztuko da izangaia gai edo ez-gai den, C-1 hizkuntza mailari, EGAri edo baliokidea den tituluari dagokionez. Proba horiek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko langileek eginen dituzte. Ondotik etorriko dira oposizioko proba berariazkoak.

7.1. Oposizioaldia.

Oposizioaldian bi ariketa eta elkarrizketa bat eginen dira.

–Proba teorikoa: galdera laburrak eta/edo test motakoak erantzun beharko dira, idatziz, ondoko gai hauen inguruan, betiere indarrean den legediaren araberakoak izan beharko baitira:

  • Nafarroako administrazio zuzenbide orokorra eta forala.
  • Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea.
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
  • Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua.
  • Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (2568/1986 ED).
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea.
  • Administrazio Publikoen ondare erantzukizunaren arloko prozeduren erregelamendua.
  • Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea.
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea.
  • 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.
  • Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina, 251/1993 FDL, eta hura garatzen duten arauak.
  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea eta hura garatzen duten arauak.

Proba honek ordu eta erdi iraunen du gehienez eta 40 puntu izanen ditu gehienez ere. Erantzun okerrak zigortuko dira, epaimahaiak ariketa hasi aurretik zehaztuko duen maneran. Baztertu eginen dira gutxienez 20 puntu lortzen ez duten izangaiak, eta ez dute proba praktikoa egiterik izanen.

Probak plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen dira, eta gehienez ere 3 eguneko epean argitara emanen dira kalifikazioen zerrenda eta esleitutako plika zenbakia, eta adieraziko da plikak noiz eta non irekiko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Plikak irekitzeko ekitaldia jendaurrean eginen da.

–Proba praktikoa: Bi txosten edo irizpen prestatu beharko dira, epaimahaiak zehazten dituen alderdiei buruz, arestian aipatutako gaien eta lanpostuari dagozkion eginkizunen inguruan, epaimahaiak adierazitako denboran. Gehienez ere 40 puntu emanen dira. Txosten bakoitzarengatik gehienez ere 20 puntu emanen dira eta baztertuta geldituko dira bi txostenen puntuazioa batuta 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen dira, eta gehienez ere 3 eguneko epean argitara emanen dira kalifikazioen zerrenda eta esleitutako plika zenbakia, eta adieraziko da plikak noiz eta non irekiko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Plikak irekitzeko ekitaldia jendaurrean eginen da.

–Elkarrizketa: Elkarrizketa bat eginen da izangaiekin, euskaraz, epaimahaiak zehazten dituen alderdiei buruz, arestian aipatutako gaien eta lanpostuari dagozkion eginkizunen inguruan, epaimahaiak adierazitako denboran. Gehienez ere 4 puntu emanen dira.

7.2. Izangaietako batek ere ez baditu proba guztiak gainditzen edo gaindituta ere kontratatua izaterik nahi ez badu, administrazio dei-egileak kontratatu ahalko du probaren bat gainditu duen hurrengo izangaia, hautapenaldian lortutako puntuazio ordenari zorrotz jarraituz.

7.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

7.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8. oinarria. Lehiaketaldiaren balorazioa.

8.1. Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak dituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dituzte, deialdirako eskabidea aurkezten duten unean bertan (ikusi 3. oinarria).

8.2. Epaimahaiak, 7. oinarrian ezarritako probak egin bitartean, izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoarekin bat eta osotara, ez da inoiz 16 puntu baino gehiago emanen. Hona hemen:

–Nafarroako toki entitate bateko idazkari eta/edo kontu-hartzaile lanetan egindako zerbitzu urte bakoitzeko 2 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

–Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzu urte bakoitzeko, haietan aritzeko Zuzenbideko edo Politika eta Administrazio Zientzietako lizentziaduna, edo Soziologiako lizentziaduna edo Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziaduna izatea eskatu bada, 0,5 puntu, 4 puntu gehienez ere.

–Espezializazio edo hobekuntza ikastaroetara joan den bakoitzeko, idazkari eta/edo kontu-hartzaile lanari berez dagozkion arlokoak izanik, 0,4 puntu ikastaroko 5 orduko, eta gehienez ere 2 puntu.

Aipatu balorazio irizpideak aplikatzeko, arau hauek hartuko dira kontuan:

–Baloratu behar den urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona emanen zaio.

–Ez dira bi aldiz zenbatuko baremoko talde berean dauden zerbitzuak denbora berean egin badira.

–Kontuan hartuko dira, soilik, epaimahaiari aurkezteko unean jatorrizko agiriaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatzen diren merezimenduak. Hark izangai bakoitzak aurkeztutako zerrendarekin alderatu ondoren emanen ditu ontzat.

9. oinarria. Epaimahaiaren proposamena.

9.1. Elkarrizketa bukatuta, epaimahaiak puntu gehien lortu dituen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio administrazio dei-egileari.

Berdinketa izanez gero, lehentasuna izanen du bigarren ariketan puntuaziorik handiena eskuratzen duenak, eta hirugarrenik elkarrizketan puntuaziorik handiena lortzen duenak, eta, hala ere, berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da izangaien artean.

9.2. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarentzat.

9.3. Ariketak bukaturik, emaitzak jendaurrean jarriko dira Arbizuko Udalaren iragarki oholean, probak egin diren tokian eta web orrian (http://www.arbizu.eus).

9.4. Hautatutako izangaiak astebeteko epean hasi beharko du lanean, gehienez ere, deialdia egiten duen Administrazioaren kontratazio proposamena onartzen duenetik aitzina. Ez bada hasten, behar adina justifikatutako kasuak salbu, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, organo eskudunak kontratazioarekin ados dauden izangaiei egin ahalko die kontratua, hautapen prozesuan ateratako puntuazio onenaren ordenari jarraituz.

10. oinarria. Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratzen edo jakinarazten denetik aitzina.

Arbizun, 2015eko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, María Carmen Marañon Chasco.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ...................................................., Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ............, jaioteguna: ................, jaioterria: ...... (.........) eta helbidea: ................. (......), kalea: ........, zenbakia: ....., pisua: ......., posta kodea: ..............., telefono finkoa: ............, telefono mugikorra: .........., e-maila: ..............., zure aurrera agertu eta adierazten dut:

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratzearen bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe dela.

–Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

–Euskararen C1 mailako ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

Euskararen C1 mailako ezagutza izatearen ziurtagiriaren kopia kautotua gehitzen diodala eskabide honi.

Euskararen C1 mailako ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

–Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

–Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabideari agiri hauen fotokopia konpultsatuak erantsi dizkiodala:

Nortasun agiri nazionala.

Eskatzen den titulazio akademikoa.

Merezimenduak, lehiaketaldirako.

Horrenbestez, iragarritako deialdian onartu izatea eskatzen dut.

201.........(e)ko ........................aren ...................(e)an.
(sinadura)

Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Mankomunitateak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Arbizuko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Erregistro Orokorrari zuzendurik erabili ahalko dituzu.

Iragarkiaren kodea: L1517487